Partida Rol por web

De Tribus Princibus

Salumbinyako Atexka (II. eszena)

Cargando editor
30/10/2017, 22:43
Director

Sharaik eta Elik elkarri kliskatzen diote begia, jakin badakitelako  beren edertasunak eta eztizko ahotsek benetan limurtu dizkietelako bihotzak bi soldaduei. je

Adoreak eta harrotasun batek betetzen dizkiete bihotzak bi emakume lirainei: Ashirak  lepo atzetik pasatzen dio besoa soldaduari eta bere ezpainek ukitzen dute soldaduaren belarria gonbidapen ixil bat luzatzen dion bitartean. Elirengana ordea hurbildu zaio bigarren soldadu eta Elik luzatu egin dio eskua. Soldaduari irriño batek ihes egin dio neska lirain eta gaztearen begiradaren saretik iretn ezinean -uuuOOo kontuz! maitemindu da gizajoa; bere gihar guztiekin eta... desegin da neskaren ukituarekin bakarrik jijji-

 

Atzerago Elai geratu da, egiaztatu nahi baitu hiru printzesak irteten direla gaueko itzalen babesean.

-Ongi, pentsatu du Elaik zeharkako kaletik hiru itzal gazte hanka puntetan aldentzen direnean "minutu batzuren bueltan harresietan egongo dira, ea nola egiten diegun izkin "maitale" hauei -ezezko keinua egiten du ikusirik laukoteen bizkarra.

Notas de juego

kontatu nola kentzen dituzuen gainetik. ez dizuet eskatuko dadorik botatzea; zuek kontatu bezala,,, halaxe gertatuko da.

Cargando editor
31/10/2017, 13:33
Eli

Maiteminduta gelditu da? Ukitu dudanean begi distiratsuak jarri zaizkio. Uste dut poltsikoan ditugula, nahi duguna egin dezakegu haiekin. Elai atzean galditu da eta gure plana kontatu beharko diot.

- Jarraitu zaitezte, berehala joango naiz.- Esaten die Ashirari eta bi goardei.- Gauza bat egin behar dut ahaztu baino lehen. Zuen atzetik joango naiz.- Elik agurtzeko muxu bat ematen dio goardiari masailean.- Zuek joan tabernara bitartean. -Elik Ashirari begiarekin kliska egin dio plan bat duela irudikatzeko. Segituan buelta eman eta Elairi plana kontatzera abiatzen da.

- Ez duzu pentsatuko hemen planik gabe utziko zaitudala ezta? -Esaten dio beste hiruak urruntzen diren bitartean.-Pentsatu dudana hau da, zu hemen geratuko zara hiru printsesak ateratzeko eta ondo daudela zihurtatzeko. Bitartean, Ashira eta ni goardietaz libratuko gara. Ondo ibili. -Hau esanez, tabernaren bidea hartzen du.

Notas de juego

oso ongi Eli baina koherentzian -2. ez dituzu irakurri aurreko postaren azken lerroak:

"-Ongi, pentsatu du Elaik zeharkako kaletik hiru itzal gazte hanka puntetan aldentzen direnean "minutu batzuren bueltan harresietan egongo dira, ea nola egiten diegun izkin "maitale" hauei -ezezko keinua egiten du ikusirik laukoteen bizkarra."

bestela oso ongi: 8

 

Cargando editor
31/10/2017, 14:01
Ashira

Ashirak ez daki oso ongi zertan ari den pentsatzen Elik, baina begiarekin egin dion keinuak esaten dio plan bat duela. Emakumeaz fidatzea erabakitzen du eta bi gizonekin joaten da tabernarantz.

- Ados, goazen ba.- Esaten die goardiei, lehenengo bati begiratuz eta gero besteari.- Sekulako egarria daukat, baina ezta txanpon bat ere. Zihur zuek garagardo batera gonbidatu ahal nauzuela, ezta?- Bi soldaduen begiradek baietz esaten diote neskari. Zeinen erraza den gizonak engainatzea! Pentsatzen du Ashirak. Ez daki oso ongi zer egingo duen tabernara iristean. Goardietaz desegin behar dira, baina nola? Lekuren batean giltzaperatu ahal dituzte, edo borrokatzen saiatu. Baina hori oso harriskutsua dirudi. Atzera begiratzen du eta Eli hurbiltzen ari dela ikusten du. Horrek konfiantza apur bat ematen dio. Seguru berak zerbait pentsatu duela goardiak despistatzeko. Ideia horri eusten dio eta tabernarako bidea jarraitzen du bi goardiei besoa sorbaldetan jarriz.

Notas de juego

ARI den Pentsatzen EliKKKK. ziur. goardiez (mugagabea) desegin behar DU.

morfosintaxia-2,5= 7,5

jo. marroia pasa diozue elkarri eta dagoeneko harresietan dituzue zain.

Cargando editor
31/10/2017, 23:39
Director

Berandu da eta gehiegi itxaron dute Eli eta Ashiraren zain. Ez dago atzera bueltarik eta hobe da Salumbiyatik ahalik eta azkarren irtetea.

-Konturatzen direnerako hobe da urruti egotea -esaten du Sofy atsoak-. Harrapatzen bagaituzte gureak egin du!

eta baiezko eginez buruekin arrazoia ematen diote beloz estaliriko hiru neskak.

-Bai badakite norabidea -esaten du Elaik, zeina etorri bait den korrika harresien itzalpean-. Esango nuke kontrolpean dutela kontua;  nik ikusi ditut tabernan sartzen.

 

badoa neska taldea TARIK-en ALmuniara.

Notas de juego

[kontatuko diguzue hurrengo eszenan nola abandonatzen dituzuen zuen amorante soldadu horiek hurrengo eszenan; lagunekin biltzen zaretenean]