Partida Rol por web

Artzainaren Txirula

IRUGITI, Artzainaren herrirantz. II. eszena

Cargando editor
05/11/2017, 22:31
Thomas

Zerbait egin beharko dugu... Santi... Oihartzuna bezala entzuten ditu Thomasek inguruan dituen ahots guztiak. Gainera, ez da gai lurra eta zerua bereizteko. Dena bueltak ematen du bere buruan eta zorabiatzen hasita dago. Gorputz osoa hamabost mila pertsona bere gainetik pasatu izan balute bezala dauka, minduta eta astuna, baina min gehien nabaritzen duen lekua ahoa da. 

Mingaina ezpainetatik pasatu ostean zapore metaliko ikaragarria nabaritzen du eta berehala ohartzen da odol gehiegi galdu duelaz. Mugitzen saiatzen da, lurretik arrastaka apur bat mugitzea besterik lortu ez arren. Bat-batean, ahotsak gogorrago entzuten ditu, agian norbaiten haserreak sortutak. Ez da hori Asad izan?  

Lurretik altsatu nahi du, egoera zein den aztertu eta, ahal badu, laguntza pixka bat eskaini. Belaunak lurraren kontra jartzea lortzen du, eta txakurren antzera ipintzen du gorputza, lurrera erortzen zaion odola ikusteko posizio egokian, baina altsatzea lortuko duen momentuan, berriro lurrera erortzen da, soinu ikaragarria sortuz. 

N-norbaitek la-lagundu nazake? - Esaten du zailtasunez begiak itxi baino lehen.  

Notas de juego

pertsonak mugg. edo -ek pl. balute: *edun.

oihartzunAK... ditu.

denaK... bueltak ematen du.

kontuz: gehiegi galdu duelaZ.

laguntza eskaini ala eskatu???

kontuz ergatiboekin: nota 5. gramatikagatik. sentitzen dut. roleoa ona ordea.

Cargando editor
08/11/2017, 23:28
Santi

-Ejem ejem... -egiten du karranka ahotsarekin eta Agatheri zuzenduz-. Barkatu neskatoa, nola esan duzu deitzen zarela? -Tarte txiki baten ondoren-. Hemen galderak eta azalpenak nik egiten ditut. Argi izan ezazu lotsagabe alaena! Bihar alde egingo duzue ez da lekua zuentzat, begira bestela zer gertatu zaion zuen lagunari -eta seinalatzen du thomas-. Ostatu eta aterpea eman dizuet eskertuta egon beharko zinatekete.

buelta eman eta erretiratzen da sakristiara.

Sakristian sartu baino lehen uzten dizue harrizko eserleku batean poltsikotik ateratako belar batzuk. bizkarra emanez esaten dizue atea itxi baino lehen:

-Emaizkiozue edaten eta lokatzarekin nahasirik jarri masailetan... hanpadura jeitsiko dio.

eta atea ixten du.

Notas de juego

Agatek eta ASAdek jaurtiketa txarrak egin dituzte, hortaz ezin izan dute gehiago atera... oraingoz behintzat.

ahal bezala deskantsatzera erretiratu dira elizako aterpetxora. gau itxia da ezin gauza gehiegiriknegin argitu arte.

 

onggggiiii interesgarri jartzen da.

eszena eta eguna amaitzen da.