Duela mende batzuk Ytalex izeneko dragoi eme gorri batek bere kabia aintziratik egoaldera zeuden mendietan ezarri zuen. Hamarkadetan aberastasunak pilatzen eman zituen, dragoi kumeak hazten eta tarteka mendian galduta aberastasunen bila zebilen nanoren bat jaten. Egun batean ordea nanoek dragoia uzkaili zuten arma pisutsuez. Garaipenaren ondotik nanoek mendiak okupatu zituzten eta Yaleex-en gorpua ahaztua izan zen aintziran. Han Lupetzak estali zuen gorpua eta dragoiaren ohoretan aintzirari Dargoiaren Aintzira deitu zitzaion.
Aintziraren soilgune batean, urgaineratzen lohi artean, saihets erraldoi batzuk agertzen dira zerura seinalatuz, trikuharriak legez. Eskeleto honen inguruan kobold tribu txikia bizi da eta buztinezko etxola borobilak ezarri ditu. Posizio seguru batetik ikusten duzue nola hiru piztiek gizaki bat eramaten dute herrestan, eskual loturik. Belaunika arazten dute eskeletoaren aitzinean.
Segundu batzuren ondoren dragoiarren hezurrez egindako kasketarekin kobold zahar bat agertzen da dragoiaren kaskezurraren gainaldean. Zuentzat ezezagunak diren hitzak esaten ditu, Alabaina keinuengatik esango zenukete gizakia bertan behera akabatuko duela.
ZER EGITEN DUZUE?
ESAN ZER EGIN NAHI DUZUEN ETA NIK MUGITUKO DITUT.
HAIEK EZ ZAITUZTE IKUSI.
-Zer egingo dugu orain?-esan nuen. Ez nekien oso ongi zer gertatzen zen momentu horretan. Ez nekien zer egin eszena hori asko inpaktatu zidalako. Horregatik besteei galdetzea bururatu zitzaidan, baina besteei begiratuz jakin nuen ez zutela ideiarik ere.
ados. ongi jokatuta, baina bizkor ibili behar duzue...
nota: 8
Ikusten duzue nola erritualaren azkeneko hitzak esan ondoren Chaman izan behar duenak sacrificazioa egiteko aiztoa ateratzen duela eta gizon koitadua hurreratzeko eskatzen duela.
bizkor ibili behar duzue salbatu nahi baduzue.