Partida privada en lengua vernácula. se acepta a quien quiera. (Gracias a comunidad umbria por tan buen soporte)
Astero legez ikastetxeko motxilak, tarea eta aginduz beterik, zuen logeletako txoko ilunenean lurperatu dituzue.
Dutxa on bat eta nikirik eleganteena upategia hustutzeko eta batek daki... trinfatzeko. je je
Oiher eta Gorka, ohi bezala, topo egin duzue Gaztelu Plazan eta garagardo bi erosi dituzue plazako txinatarrean. Pija koadrilla bat zelan hitzegiten duten begiratzen eta entzuten duzue duzue; justu-justu zaudete belarriek elkarrizketaz jabetzeko:
-O dzea badakizu zer gertatu zitzaion Soniari? -esaten du batek emozionaturik-: pues o dsea ez... joan zen erosketak egitera bere amarekin eta ezetz asmatu nor zegoen parez pare Pradako denda hartan? ba..
-Fenga tiiia, esan esan ja -jarraitzen du beste batek.
Orduan Oiherrek korrokada bat eskuan duen sanmigela hustuz...