Partida Rol por web

Artzainaren Txirula

I. Eszena: Orozko

Cargando editor
11/10/2017, 23:34
Director
- Tiradas (1)

Motivo: errekonozitu biloba

Tirada: 1d6

Resultado: 4

Notas de juego

6ko1 botako dut: emaitzaren arabera...

1: biloba errekonozitzen du.

2: aitortzen du biloba bat zuela baina ez da berataz oroitzen eta ez du errekonozitzen.

3:zalantza du. ez dago oso ziur.

4-6: ez du sekula santan entzun biloba zuenik...
 

Cargando editor
11/10/2017, 23:39
Txomin Letamendi

-Neskato gaixoa -benetan bere bilobatxoa izango balitz bezala-, oso berandu da eta nekatuta zaude. bihotza uzkurtu didazu baina Txomin Letamendi naizen honek ez du ezagutu ez anaiarik ez eta ahizparik ere. Sentitzen dut. -Hau esatean artzainaren esku indartsua pausatzen du Agatheren besaburuan.

Oraingoan Asad-i zuzentzen zaio begirada maitekirotik seriora, kopetailun:

-Ez jauna. ez zuk ez inork, nik dakidala, ez daki non dagoen Anbotoko Marik neskato-artzainari emandako txirula non dagoen. Eta hobe ez kaitea akabo! -Begiak iltzatzen ditu Asadenetan, eta ahotsa apalduz, igurukoek entzun ez dezaten, segitzen du-. Leiendak dio artaldeak zaindu dituen neska ederrena eta lirainenari oparitu ziola Anbotoko Damak txirula miresgarria, Itxina mendiguean. Neskatoa, eskerrak eman nahirik, txirula jotzen hasi zen eta momentuan hasi ziren ardiak dantzatzen eta ez ardiak bakarrik inguruan zebilen orok dantzatzen zuen ere, alai eta pozik. Alaitasuna ordea, amaitu zen inguruetako fraide baten belarrietara iritsi zenean. <>. Atxilotzea agindu zuen. handik gutxira jakin zen txirula atera egin zuela eta jotzen hasi zuen gau batez. Presi zeukatenek dantzatzeari utzi gabe ezin izan zuten mendietara ihes egin zuen neska harrapatu.

baina horiek leiendak dira... edo ez. Auskalo. leienda ez dena da  Gorka Iturriozkoa, araneko jauna, tematuta dagoela hori bilatzen. Nor eta noble bat. Kaka zaharra! Orozkoko Aurreliza Aiarako Jaunarena izan zen duela ehun urte. baina ondorengorik ez zuenez, erregearen maitaleetako batek, Leonor Guzmanekoak erosi ei zuen. badakizue prezio onean. eta honek ordain sari moduan ahaide batzuei laga zien -Hau esatean begiratzen dio Agatheri, izan ez duen bilobari nahiz eta berdin berdin emango zizkion geratzen zaizkion ondasun apurrak-, hau da, Gorkari.

Kontua da agertu dela Aiara Jaunaren urruneko familiko bat eta oraingo Gaztelako Errege den Enrike II.ak itzuli nahi dio bere benetako jabearen ondorengoari. Ulertzen? Orain zerri hori bazter guztiak nahasten ari da eta bere zaldunekin ero bezala batzuentzat benetakoa den txirula buru belarri. Pentsa iltze goriari atxikitzen zaio txirularen berririk badu. Bere miaketen azkeneko hondamendia nore borda izan da!

-Txirula aurkitzen duenak Ai ene...

 

 

Notas de juego

hemendik aurrera izan zaitezte zareten pertsona helduak eta erabaki noiz den egokia zuen parte hartzea, zer tonuarekin. Orain arte bikain egin duzue. hau interesgarria jartzen hasi da.

Cargando editor
12/10/2017, 16:47
Thomas

Thomas harrituta baino harrituagoa gelditu da leienda entzun ostean. Txomin ez zaio aztiari behin ere ez zuzendu, baina oso ondo moldatzen da informazioa entzuten bakarrik. Leiendak zentzu handikoa dirudi, eta Thomasek guztiz sinistu egin du. Nola ez? Bilbo hirian entzun zituen ipuin guztietatik hori ere entzunda izana zeukala gogoratzen da. 

Anbotoko Damaren oparia ere entzunda izango duzu, mutil... - Gogoratzen da Thomas emakume zahar horren ahots sakonaz. - Kontatu egingo dizut, ba. Orozko herritik datozten bidaiariek diotenez, Anbotoko Damak txirul famatu bat oparitu zion artaldea zaintzen zuen neska bitxienari, eta honek txirula jotzean inguruko guztiek dantzan hasi ziren, karkar... 

Ondorengo hitzak ez zituen hain ondo gogoratzen, baina zihur zegoen leienda bera zela. Horrek esan nahi zuen, Thomasek leku egokia aukeratu zuela bere azpijokoetarako. Ez du bere aukera galduko, baina kontuarekin egingo ditu galderak orain. 

Zer nolako atso-ipuina! Nola hasiko dira ardi eta guzti dantzan? Hori ez dago sinisten duenik... - Esaten du Thomasek esku bat burura eramanez eta gezur itzela ateratzen. - Baina Gorkarena, hori bai putakeria handia, orain ezin dira gizon zintzorik inondik arkitu. Tira, Txomin, nahi baldin baduzu bakarrik, lagunduko dizut zure bordarekin eta Gorka horrekin, izan ere, egun asko ditut oraindik herri honetan... Trukean, soilik belar berezi batzuk eskatzen ditut.  

Notas de juego

behin ere (ez): "ez"hori soberan dago. zihur. gezurra "jaurti" edo "bota" hobe, nik uste.

ezin da (mugg.) zintzorik.

bale.

Koherentzia: 9 Kohesioa 7, ortografia 5, kantitatea 10= 29/4=7,5

Cargando editor
12/10/2017, 21:43
Agathe

Agathek Txominen hitzak entzuterakoan, sabelaren erdi-erdian emandako ostiko baten mina nabaritzen du. Pentsatzen hasia baitzen nola kontatu senideei aitonarekin topo egin zuela.

Txominek leienda narratzen zuen bitartean, Agathe adurra dariola entzuten zion, gazta apurretan begirada finkoa mantenduz.

Noiz arte iraungo zaitu mozkorreria neska? Entzun artzainak esaten duena, komeni zaizu eta. Txirula baten bila dabil, mmm... dabakit! Txirul madarikatu horren itxura nolakoa den jakin behar dudan gauza bakarra da. Milioika aldiz ikusi diot aitari objektu boteretsuen eta garestien erreplikak diseinatzen eta sortzen. Ez da oso zaila izango musika-tresna bat koipatzea. Izan ere, artisaua izateak alde on-onak ditu. Txirula "aurkitzen" badut, ospe ikaragarria lortuko dut.

Anbotoko Mariren txirula? Ez dut inoiz entzun istorioa. Baina, egia esanda, leienda hura ez da oso sinesgarria. Noztik dantzatzen dute ardiek? Jajajaja! - barregurea sentitzen du barnetik- Baina tira, nolakoa den deskribatu beharko diguzu, ez dudana nahi merkatu batean topatzea eta ez ezagutzea da. - nahiz eta tentsioa egon mahai hartan, Agathek txantxetan dabilela badirudi eta denek barrez hasten dira, ezer ez susmatu barik.

Notas de juego

"Noiz arte iraungo zaitu mozkorreria neska?" noiz arte egongo zara ordituta, edo mozkorraldiak iraungo dizu.

denak barrez haste dira.

*Oso ongi. gozatzen ari naiz zuen partida.

Koherentzia: 10 Kohesioa 8,5, ortografia 6, kantitatea 10= 34,5/4=8,6

Cargando editor
12/10/2017, 22:16
Asad Nisba

Asadek harrituta geratzen da Txominek kontatutako leiendarekik, egia esanda ez dio arreta asko jarri, gehiegi edan du eta orain faktura pasatzen ari dio. Baina gauza bati arreta jarri dio, TXominen tonuari, nola hitz egiten ari zion Asadi eta ez dio graziarik egin, bera badaki non dagoen eta Txominek gezurtia esan dio aurpegira.

Mutiko honek.. txoratuta dago! Nola dantzatuko dute ardiak? 

Jajaja, sinestezina da hori! Nola dantzatuko dute ardi batzuk? Eta gainera txirula alaiak jartzen zituen pertsonak, zergatik kenduko zuten? Ez dut ulertzen... Gainera leienda horrek... ez da niri kontatu zidaten bezala baina tira! Zuek nahi duzuna sinesten duzue.

Oso deseroso nago hemen mutiko honekin, ez dit ezer ona transmititzen, zerbait arraro dauka baina ez dakit zer. Baina.. hemen geratu beharra daukat, ez dakit nora joan, gainera ezin didate estalgabetu.

Notas de juego

Asad k (nor). Faktura pasa erdarakada galanta bilatu euskarazko ordaina. Mutiko hau (nor) txoratuta DAGO.

estalgabetu ez dakit oso egokia den.

JA JA JA-ko zatia ilun xamar geratzen da. gezurtia edo gezurra? esan/bota dio.

erne gramatikarekin baina zer? tabernan gertauko zarete bizitza osoan? ez al duzuen  herria bisitatuko? je

Koherentzia: 7 Kohesioa 5, ortografia 3, kantitatea 9=24 /4=6

Cargando editor
14/10/2017, 08:03
Agathe

Agathe oso nekatuta eta estututa sentitzen da, nahiz eta Asaden azken hitzak irrifar txiki bat atera dioten. Aitonaren oroitzapenak gora eta bera, txirularen kontua gora eta bera.

Ez nago bat ere eroso eman, leku itxi, heze eta zahar honetan. Hemendik azkar atera nahi dut, baina hori bai, bakar-bakarrik. Nire etxea faltan botatzen dut, nire lantegia, nire familia. Behingoz, alde on bat aurkitzen dut, lana daukat. Eta ez edozein. Musika-tresna nola den jakitea behar dut! Txomin isil-isilik geratu da geldetu diodanean ea txirula deskribatu ahal zuen, zerbait ezkutatzen du? Bihar artzainarekin egon behar dut berriz, informazioa lortzeko.

Jaun-andreok, nekatuta nago, ostatura itzuliko naiz, berandu da eta. - agurtzen da, tonu baxuan - Bihar, zereginik ez baduzue, elkar gaitezke herria zehaztazunez ikusteko eta bisitatzeko. Jakingura pozten dit Orozko. Beraz bihar eguerdian, herriaren sarreran dagoen iturri zaharrean, ados?

Guztien erantzunak espero ditu, baian bereziki Txominena entzutea  desiatzen dago, artzaina ez bada etortzen Agatheren plana bertan bera geratuko baitzen.

 

Notas de juego

Hemen. agurtzen da (erdarakada) "agurtzen ditut".

Koherentzia: 10 Kohesioa 9, ortografia 6, kantitatea 10=35 /4=9,25

Cargando editor
14/10/2017, 13:36
Thomas

Agathe eserlekutik altxatzerakoan, Thomasek begiradarekin jarraitzen ditu bere mugimendu lasai eta nekatuak. Nahiko gaizki dagoela iruditzen zaio Thomasi eta ez du utziko gau hotz horretan kaletik bakarrik ibiltzen. Beraz, mahai gainean jarraitzen duen metalezko petaka kapa marroiaren poltsiko batean gorde eta altxatu egiten da ere. 

Ados, han egongo naiz. - Esaten dio zuzenean neskari, besteei begiratu gabe. - Ni ere hemen utziko zaituztet, izugarrizko ibilbidea eman dut Orozkoraino eta nire hankek sumatu egiten dute. Agathe, ni ere ostatuan nago ostatuz, ez bazaizu inporta zurekin joango naiz... - Ez dio esango bere benetako arrazoia: kezkatuta dago berataz. 

Azken begirada bat botatzen die oraindik eserita dauden bi gizonei. Txomin ez dio ezer berezirik helarazten, Asadek ordea, zerbait arraro dauka, izan ere, ez du gau osoan haragirik dastatu, baina oso gose handia zuela konturatu da Thomas. Aztia tabernariarengana hurreratzen da eta azken erronda ordaintzen du, adostu duten bezala. 

Goazen? - Galdetzen dio Agatheri eskuarekin agur moduko bat eginez. Neska gazteari irrifar txiki bat antzematen dio eta berehala Thomas kalera irteten da, Agatheri jarraituz. Kalean egonda, poltsikoan daukan zigarro bat atera eta piztu egiten du. 

Ez naiz gogoratu poltsikoan neukala, zupadarik nahi? - Esaten dio kea kanporatzen duen einean.   

Notas de juego

txominEK ez dio.

Koherentzia: Aizu tabakoa ameriketatik inportatzeko oraindik  berrehun urte falta ziren! -5. behe erdi aroan gaude. ezer sartuz gero da giroa hobetzeko. baina ongi bestela.

Koherentzia: 5 Kohesioa 7, ortografia 4, kantitatea 10=26/4=6,5

Cargando editor
14/10/2017, 22:10
Asad Nisba

Asadek nekatuta nabiaritzen du gorputzeko atal guztiak, ghegi edan du eta orain nabiritzen zaio. Agathek esandako hitzak gaizki entzuten dio, baina konturatzen da mahaitik jendea altzatzen ari dela.

Eta orain? Zer egindo dut nik? Ez daukat inolako ostalarik lo egiteko, egunak daramtzak leku batetik bestera eta orain nire lagunak diruditen neska-mutiak joaten jarratzen dute.

Ongi iruditzen zait, Orozkoko herria ongi ezagutzea gustatuko litzaidake.

Asadek mahaian eserita geratzen da, ez da gai ikusten hortik altxatzeko, eta hortxe geratzen da Tominekin. Oso deseroso dago berarekin, bos minutu pasa ondoren ez du ezta hitz bat esan.

Txomin, eta zu? Nora joango zara horain? hemen geratuko zara? Ni ere oso nekatuta nabil hauekin joango naiz, egia esanda beldur pixka bat ematen dit Orozkoko kale iunetik bakarrik joatea. Esaten du Asadek estutasun horretatik ateratzeko.

Asadek kalera abiatzen da eta oraindik Thomas eta Agathe daude. Thomasek begirada finkatzen dio eta Asadek badaki ez dela Thomasen gustokoa; baina aztertu behar du nor den benetazko Thomasek eta ez dio begirada kendu behar.

Ez bazaizue importa zuekin joango naiz, hemendik gertu alojatuta nago.

Notas de juego

komunztadura: hitzak pl. dizkio. Altxatu. ostaturik.

Asad eserita gertazen da. Orain, H gabe. NORK bakarrik joateak.

Asad kalera abiatzen da. benetako Thomas. zaindu ergatiboak. arren.

Koherentzia: 8 Kohesioa 4, ortografia 2, kantitatea 10=24 /4=6